Zaraobe: zure ikastetxea

Gure helburu bakarra zuretzat aukerak sortzea da




Etengabeko prestakuntza

Ez utzi ikasteari. Lanbideren eta Arabako Foru Aldundiaren ikastaroak, prestatuago egon zaitezen

Hementxe hasten da zure etorkizuna!

Lanbide Heziketa edota Batxilergoa aukeratu... erabakia zeurea da.

Zaraobe: zure ikastetxeaEtengabeko prestakuntzaHementxe hasten da zure etorkizuna

HEDATZE

24-25

Ikusi hemen!

LANBIDEKO IKASTAROAK, MARTXAN!

2024

Matrikulazio prozesua

Azken albisteak

02/02/2025

DBHrako aurrematrikula otsailaren 3tik 14ra

2025eko otsailaren 3tik 14ra arte zabalik dago Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2025-2026 ikasturterako matrikulatzeko epea. Honako estekan topatu ahal izango duzue informazio guztia. ZARAOBE BHI
10/01/2025

Batxilergo, OLH  eta Ziklo Ertaineko ikasleentzako eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak

2024-2025 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleek hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak finantzatuta daukaten eskola-garraioari buruzko eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak. Dirulaguntza tramitatzeko link-a EPEA LUZATUTA: 2025eko urtarrilaren 31ra arte. Eskaerak bi modutan egin ahal izango dira:
18/12/2024

LITERATURA LEHIAKETA

“Idazle sentitzen zara? Agian… poetaren arima duzu?  Zurea mikroipuinak dira? Abian da gure literatura lehiaketa. Zaraobeko ikaslea bazara, testuak hizkuntza mintegietan eman ditzakezu. Animatu!! 2025eko martxoaren 14ra arte daukazu.” Oinarriak: 1.- 2024-2025 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzatbideratuta dago.2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira,euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez. […]
17/12/2024

San Tomas eguna, abenduak 20 aren EGITARAUA

Urteari agurra emateko ospakizun ezin hobea prestatu dugu, urtero bezala, ostiralean San Tomas eguna  institutuan. 08:30-10:20 IKASLEAK KLASEETAN egongo dira eta talde argazkiak egingo dira bertan 10:30-12:00 KIROLAK● DBH 1 eta 2. Herri kirolen txapelketa● DBH 3 eta 4. Herri kirolen txapelketa● LH. Futbito Txapelketa10:30-12:15 Xake-txapelketa12:00-12:30 Hamaiketakoa eta pintxoak12:30-13:00 Euskal dantzak13:00-13:15 […]
10/12/2024

Kirolariak Zaraoben: Aaron Garmendia eta Izaskun Bengoa

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren eskutik Kirolariak Ikastetxeetan Programan parte hartu du Zaraobe institutuak. Kirola euskararekin lotzeko eta gure eskualdeko kirolariak eta haien esperientziak bertatik bertara ezagutzeko, bi inguruko kirolariak etorri zaizkigu: Aaron Garmendia eta Izaskun Bengoa, beren esperientzia ikasleekin partekatu eta euskararekin duten harremana azaldu zuten. DBHko 3. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute eskarmentu handiko kirolari […]
09/12/2024

Irakurtzeko plazerra sentitu duzu inoiz?

Amurrioko liburutegiak utzi dizkigun liburuak.  Gure 3. mailako  ikasleek IRAKURZALETASUNa programaren barruan  irakurri ahal izango dituzten komikiak dira Irakurtzeko plazerean hezi behar ditugu ikasleak, ‘irakurri irakurtzeagatik’, norberaren buruarekin gustura sentitzeko helburuaz egiten den plazerezko irakurketan.  Jakinik, gainera, irakurzaletasunak ikasleen garapenari ez ezik, eskola-arrakastari ere laguntzen diola.
13/11/2024

ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK 2024

Azaroaren 20an, asteazkenean, 2024ko  ESKOLA KONTSEILUrako hauteskundeak izango ditugu. GURASOAK   Gurasoek ordutegi honetan bozkatu ahal izango dute: Goizean:      12:00-14:00 Arratsaldez: 16:00-18:00 Hauteskunde-mahaia areto nagusian kokatuko da. Hara doan alboko atea zabalik egongo da. 2024 HAUTESKUNDEAK ESKOLA KONTSEILUA IES ZARAOBE BHI Etxebarriaur 8, 01470 Amurrio, Araba IKASLEAK Azaroaren 20an […]

Zaraobetik pasatu dira...

  • Nire ibilbidea Zaraobe institutuan gorabeheratsua izan zen, momentu onak eta txarrak izan nituen. Baina 4 urte igaro ondoren Bigarren Hezkuntzan, eta beste bi urte Batxilergo teknologikoan, Laudion Automatizazio eta Errobotika industrialeko Heziketa Zikloa egitea erabaki nuen, eta Mekatronika industrialeko beste Heziketa ziklo bat Zaraoben. Duala egin ondoren, une honetan ia 5 urte daramatzat Laudioko Envases enpresan. Beraz, karrera bat ala Lanbide Heziketa egiteko zalantzan dauden guztiei esango nieke, bi aukera horiek lan bat aurkitzeko unean irteera onak dituztela.
    David Jiménez
  • Foto de Carmen Uribarren

Jarri harremanetan.

Zalantzak, galderak? Gustura lagunduko dizugu!

    Arduraduna/IFK: ZARAOBE BHI - S-4833001-C. Ikastetxearen izenean, ematen diguzun informazioa tratatzen dugu, gure produktu eta zerbitzuei buruzko publizitatea edozein bidetatik bidaltzeko (posta, posta elektronikoa edo telefonoa). Jarduerari uzteko eskatzen ez den bitartean gordeko dira emandako datuak. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharren bat dagoenean izan ezik. Eskubidea duzu baieztatzeko ea ZARAOBE BHIn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen. Beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko, datuak jasotako helburuetarako beharrezkoak ez direnean.

    Gune hau reCAPTCHA bidez babestuta dago, eta Google zerbitzuaren pribatutasun-politika eta terminoak aplikatzen dira.